David Brewster
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sir David Brewster KH[1] PRSE[2] FRS FSAScot FRSSA MICE (Canongate, 1781eko abenduaren 11 – Allerly, 1868ko otsailaren 10a) zientzialari, asmatzaile, idazle eta akademia administatibo eskoziarra izan zen.[3][4][5][6] Ezaguna da argiaren polarizazioaren inguruan egin zituen azterketengatik. Zehazki esateko, islapen bidezko polarizazioaren legea deskubritu zuen. Lege horri bere izena eman zaio.[7]
David Brewster | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Jedburgh, 1781eko abenduaren 11 |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Erresuma Batua |
Heriotza | Melrose (Scottish Borders), 1868ko otsailaren 10a (86 urte) |
Hobiratze lekua | Melrose abadia |
Familia | |
Aita | James Brewster |
Ama | Margaret Key |
Ezkontidea(k) | Jane Kirke Pernell (en) Juliet Macpherson (en) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Edinburgheko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | botanikaria, ingeniari zibila, fisikaria, matematikaria, astronomoa, filosofoa, asmatzailea, idazlea, unibertsitateko irakaslea eta biografoa |
Lantokia(k) | Edinburgo |
Enplegatzailea(k) | St Andrews Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Isaac Newton |
Kidetza | Royal Society Suediako Zientzien Errege Akademia Frantziako Zientzien Akademia San Petersburgoko Zientzien Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Royal Irish Academy (en) Zientzien Errusiar Akademia Prusiako Zientzien Akademia Edinburgoko Errege-elkartea American Antiquarian Society (en) Académie Nationale de Médecine (en) Zientzien Bavariar Akademia Fellow of the Society of Antiquaries of Scotland (en) Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Accademia delle Scienze di Torino |
Brewster bere optika fisikoko lan esperimentalagatik ezaguna da, bereziki argiaren polarizazio alorrean eta Brewster angeluaren aurkikuntzagatik.[8] Horrez gain, errefrakzio bikoitza ikertu zuen kriistaletan konpresiopean eta fotoelastizitatea aurkitu zuen,[9] mineralogia optikoaren alorra eratuz.[10][11] Argazkilaritzan pioneroa zen, Brewster-ek estereoskopioa hobetuz, "estereoskopio lentikular" izenpean,[12] eta lehen 3D-tan ikusteko gailu eramangarria eratuz.[13] Gainera, kamara binokularra,[14] bi motatako polarimetroak, lente polizonalak,[15] itsasargiko argiztatzea,[16] eta kaleidoskopioa asmatu zituen.[17]