Edikulu
From Wikipedia, the free encyclopedia
Edikulua (latineraz: aedicŭlum, pluralez aedicula; aedis edo aedes hitzen txikigarria da eta esanahia "tenplu txiki" du) eraikin txiki bat da, bereziki, zutabeak eta frontoia dituen tenpletea, eta bere funtzioa, besteak beste, tabernakulu edo erlikia-ontzia izan daiteke. Arkitektura klasikoan, eta gotikoan ere, maiz erabili izan zen.