Tabernakulu
From Wikipedia, the free encyclopedia
Tabernakulua (hebreeraz: מִשְׁכַּן, mishkan, "bizileku") israeldarrek, tenplua eraiki aurretik testamentuko Kutxa gordetzen zuten denda izan zen.[1]
- Artikulu hau Bibliako santutegi mugikorrari buruzkoa da; ostiaren edukiontzia gaitzat duena beste hau da: «Sagrario»
Tenplu mugikor hau eraikitzeko agindua Jainkoak Moisesi eman zion Sinai mendian (Irteera, 25-31). 30 besabeteko luzera eta 10 besabeteko zabalera zituen, bi zatitan banaturik:
- Leku santua (Makóm Kadósh), menorah zutargiaren egoitza.
- Leku santuena edo santutegia (Kodesh ha-Kodashím edo Sancta sanctorum), itun-kutxaren egoitza.
Tabernakuluaren omenez juduek sukkot izeneko jaia ospatzen dute.[2]