Edwin Hubble
astronomo estatubatuarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Edwin Hubble (Marshfield, Missouri, 1889ko azaroaren 20a – San Marino, Kalifornia, 1953ko irailaren 28a)[1] XX. mendeko astronomo estatubatuar garrantzitsuenetako bat izan zen, famatua batez ere galaxien mugimendua neurtuz, unibertsoen hedapena frogatzeagatik. Hubble kosmologiaren aita bezala hartzen da, nahiz eta bere lanak astronomia eta astrofisikako beste hainbat eremu jorratzen dituen. Funtsezkoa izan zen galaxiaz kanpoko astronomia eta behaketazko kosmologiaren eremuak ezartzeko.[2][3]
Edwin Hubble | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Marshfield (Missouri), 1889ko azaroaren 20a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | San Marino (Kalifornia), 1953ko irailaren 28a (63 urte) |
Hobiratze lekua | ezezaguna |
Heriotza modua | berezko heriotza: silent stroke (en) istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Grace Lillian Burke (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Chicagoko Unibertsitatea The Queen's College (en) Wheaton Warrenville South High School (en) |
Hezkuntza-maila | Doctor in Engineering (en) |
Tesi zuzendaria | Edwin Brant Frost |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Forest Ray Moulton (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa, astrofisikaria eta kosmologoa |
Enplegatzailea(k) | Yerkes Observatory (en) Mount Wilson Behatokia |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Amerikako Sozietate Filosofikoa Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra Bigarren Mundu Gerra |
Ordura arte nebulosa bezala katalogatutako hauts eta gas hodei asko Esne Bidetik haratagoko galaxiak zirela frogatu zuen Hubblek.[4] Zefeida izar aldakor baten argitasun eta pultsazio periodoaren arteko erlazio zuzena[5][6] (1908an Henrietta Swan Leavittek aurkitutakoa[7]) erabili zuen distantzia galaktikoak eta estragalaktikoak neurtzeko.[8][9]
Hubblek frogatu zuenez, galaxia baten aldentze abiadura handitu egiten da Lurretik duen distantziarekin, orain Hubbleren legea esaten zaion fenomenoa, nahiz eta Georges Lemaîtrek bi urte lehenago proposatu zuen.[10] Hubbleren legeak unibertsoa hedatzen ari dela inplikatzen du.[11] Hamarkada bat lehenago, Vesto Slipher astronomo estatubatuarrak nebulosa hauetako askoren argiak gorriranzko lerrakuntza handia zuela erakutsi zuen, hau aldentze abiadura handien adierazle izanik.[12][13]
Hubbleren izena ezaguna da bere omenez Hubble espazio teleskopioa izendatu zutelako. Bere jaioterrian, Marshfielden, teleskopioaren modelo bat dute erakusgai.