Elisabet Palatinatukoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Elisabet Palatinatukoa (1618ko abenduaren 26-1680ko otsailaren 11), Bohemiako Elisabet eta Herford Abbey-ko printzesa-abadesa izenez ere ezaguna, Frederiko V-ren (Palatinatuko hautesle eta Bohemiako erregea) eta Elisabet Stuart-en (Bohemiako erregina) alaba nagusia izan zen. Filosofo bezala ezaguna da René Descartes-ekin gutun bidez mantendu zuen harremana dela eta, batez ere[1]. Gutun horietan jasotako kritika eta ideiek osatzen dute bere produkzio filosofikoa. Besteak beste, Descartesen dualismo metafisikoa zalantza jarri zuen, gerora pentsalari askok bide beretik plazaratuko zituzten zalantza asko aurreratuz[2][3]. Horretaz gain, ardura politikoak ere izan zituen: Westphalia-ko Itunaren negoziazioan parte hartu zuen eta Ingalaterrako gerra zibilaren ostean Ingalaterrako monarkia berrezartzearen alde egin zuen[1].
Elisabet Palatinatukoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Heidelberg, 1618ko abenduaren 26a | ||
Herrialdea | Palatinatua | ||
Heriotza | Herford Abbey (en) , 1680ko otsailaren 11 (61 urte) | ||
Hobiratze lekua | Herforder Münster (en) | ||
Familia | |||
Aita | Frederiko V.a Palatinatukoa | ||
Ama | Elisabet Stuart | ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | Wittelsbach-eko etxea | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | filosofoa eta idazlea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Kalbinismoa |