Erikazeo
Dikotiledoneoen klaseko zenbait zuhaixka eta zuhaitz txikiz esaten da. Hosto bakun eta ia beti iraunkorrak, hodi- edo ezkila-formako loreak eta kutxatila-motako fruituak dituzte. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Erikazeoak (Ericaceae), edo ainarraren familia, landare loredunen baitako familia da. Gehienean zuhaixkak edo zuhaitz txikiak izaten dira. Familia kosmopolita, ugariagoa eskualde hotz eta epeletan, eta oso handia da: 4.000 espezie inguru ditu, 126 generotan banatuak[1]. Ezagunenetako batzuk ahabiak, azaleak, errododendroak, txilarrak eta gurbitzak dira.
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa ...
Erikazeo | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Ericales |
Familia | Ericaceae |
Itxi