Erreakzio-abiadura
erreakzio kimiko batean parte hartzen duten substantzien kontzentrazioen aldaketa, denborarekiko / From Wikipedia, the free encyclopedia
Kimikan, erreakzio-abiadura erreaktibo edo produktuen kontzentrazioan denborarekin ematen den aldaketa da. Bere ohiko unitatea da, non mol kantitatea den.
Erreakzio kimiko guztiak ez dira abiadura berean gertatzen; badira ia bat-batean gertatzen diren erreakzioak eta badira, kontrara, denbora luzea behar dutenak. Erreakzio-abiaduraz arduratzen den kimikaren atala zinetika kimikoa da[1]. Gainera, ingeniaritza kimikoan, enzimologian eta ingurumen-ingeniaritzan ere erabiltzen den kontzeptua da.