Erriberagoiena
Nafarroa Garaiko eskualdea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Erriberagoiena[lower-alpha 1] Nafarroa Garaiko eskualde bat da, Euskal Herrian kokatuta. Eskualdea herrialdearen hegoaldean dago, Arga eta Aragoi ibaiek zeharkatuta. Argako eta Aragoiko Erriberetako behealdeak dira, gutxi gorabehera. Erliebe gutxiko eremua da, non labore ugari dagoen, eta populazioa herri handi gutxi batzuetan kontzentratuta dago, Erriberaren gainerakoarekin bat etorriz, baina Nafarroako eta Euskal Herriko gehiengoarekin kontraste nabarmenean.
- Artikulu hau Nafarroa Garaiko eskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Erribera Garaia».
Erriberagoiena | |
---|---|
Euskal Herria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Udalerriak | 8 (lista ikusi) |
Eskualdeburua | Azkoien |
Herri handiena | Azkoien |
Izen ofiziala | Erriberagoiena (eus.) Ribera Alta (cas.) |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°19′41″N 1°46′59″W |
Azalera | 413,83 km² |
Garaiera | 264-511 metro |
Distantzia | 62,5 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 25.988 (2022: 183) |
Dentsitatea | 62,8 biztanle/km² |
Datu gehigarriak | |
Sorrera | 2019ko otsailaren 6an |
8 udalerrik osatzen dute, eta 2022 urtean 25988 biztanle eta 413,83 kilometro koadroko azalera zituen; horrek 61,78 biztanle kilometro koadroko biztanleria-dentsitatea sortzen zuen. Ebro ibaia Cadreitan dagoen itsas mailaren gaineko 264 metrotik Sierra mendiaren 511 metrora arteko altuera du.
Eskualdeburua Azkoien udalerria da, eskualdeko populatuena.