Esnegorri
From Wikipedia, the free encyclopedia
Esnegorria[1] (Lactarius deliciosus) Russulaceae familiako onddo bat da.[2] Lactarius generoko onddorik ezagunenetako bat da. Europan eta Ipar Amerikan zegoen jatorriz, baina beste eskualde batzuetan ere sartu da istripuz, koniferoen landaketen ondorioz.
Esnegorria | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lactarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lactarius deliciosus Gray, 1821 | |||||||||||||||||||||||||||
Datu orokorrak | ||||||||||||||||||||||||||||
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | saffron milk cap (en) | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Txapelaren kolorea laranja da, azenarioaren parekoa. Txapelak 4tik 14 zentimetroko diametroa dauka, eta gaztetan laua da, baina heltzen denean inbutu forma hartzen du. Laranja kolore askotako orbanak ditu eta batzuetan zirkulu zentrokideak ere baditu. Heze dagoenean itsaskorra da, baina gehienetan lehor egoten da.
Orri dekurrenteak ditu, elkarren ondoan estuki jarriak, eta sarritan barrutik hutsik egoten den hanka laranja dauka, 3-8 cm luze eta 1-2 cm lodi dena.
Freskoa denean, haragia hautsiz gero esne laranja gorrixka ekoizten du, eta zahartzean berdetu egiten da.
Beste sinonimoak: Lekaxin xixa, pino perretxiko, piñudiko ziza, piñutela edo nizkaloa.