Ex libris
liburuen lehen orri zurian kokatzen zen etiketa liburuaren jabetza norena zen markatzeko / From Wikipedia, the free encyclopedia
Ex libris, edo askotan, lexikalizatuta, exlibris, (latinezko esapidetik, "Liburuen artetik") liburu baten jabegoa adierazteko lehenengo orri zurian, baita azalaren barrualdean ere, kokatzen den marka da. Marka hori mota askotakoa izan daiteke: itsatsitako papera, etiketa, zigilua... Bertan, jabearen edo liburutegiaren izena jasotzen da. Jabearen izenaren aurretik ex libris jartzen du, baita ere, batzuetan, ex bibliotheca edo e-libris); badira beste aukera batzuk ere, esaterako, "ni Urliarena naiz". Ex libris asko oso artistikoak ziren, oso landuak. Gaur egun gero eta gutxiago erabiltzen dira.[1]