Ezkutu (heraldika)
armarriko atal nagusi eta erdikoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Ezkutua, heraldikan, armarriaren euskarri fisikoa da, ikurraren erdian dagoena eta gehienetan ezkutu itxura duena[1]. Erdi Aroko zaldunek borrokan erabiltzen zuten ezkutuan du jatorria eta, horregatik, eskualdeen eta garaien arabera desberdinak izan daitezke. Bertan antolatzen dira armarriaren oinarrizko kolore (esmalte[2]) eta irudiak, eta zatitua ageri daiteke.