Fianna Fáil
From Wikipedia, the free encyclopedia
Fianna Fáil - Alderdi errepublikanoa (irlanderaz: Fianna Fáil – An Páirtí Poblachtánach, ingelesez: Fianna Fáil – The Republican Party; irlanderazko Fianna Fáil[1] izendapenak euskaraz Patuaren Gudariak esan nahi du) 1932tik Irlandako Errepublikako alderdi handiena da, agintean denboraldi luzeenak igaro dituena ere badelarik.
Fianna Fáil | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | FF |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Ideologia | kristau demokrazia, europazaletasuna eta Irlandar errepublikanismoa |
Kokapen politikoa | zentrismo eta zentro-eskuin |
Jarduera | |
Kidetza | Alliance of Liberals and Democrats for Europe Party (en) eta Union for Europe of the Nations (en) |
Kide kopurua | 21.600 (2015) |
Agintea | |
Lehendakaria | Micheál Martin |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1926ko maiatzaren 16a 1926ko martxoaren 23a 1926ko maiatza |
Sortzailea | |
Sorlekua | Capitol Cinema (en) |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
Usadioz Irlandan alderdi politiko hau 1922ko Itun anglo-irlandarra, Irlandaren Banaketa eta Irlandako Estatu Askearen aurka eta Irlandako Errepublikaren alde agertu zirenen ondorengoekin irudikatu ohi da. Aldiz, itun horren, Irlandako Estatu Askearen eta Irlandaren banaketaren alde jarri zirenak Fine Gael alderdiak ordezkatu ohi ditu. Nahiz eta gaur egun jada, eta hamarkada ugari iragan ostean, usadiozko banaketa hori hain garbia ez izan.