Fleur Pellerin
Frantziako politikari eta enpresaburua (1973) / From Wikipedia, the free encyclopedia
Fleur Pellerin, Kim Jong-sook jaiotzez[1], (Seul, Hego Korea, 1973ko abuztuaren 29a) Frantziako negozio-emakumea da, politikari eta goi-mailako funtzionario ohia.
Fleur Pellerin Frantziako Kontuen Auzitegiko kontseilari berreslea izan zen 2003tik 2016ra, eta Club XXIe siècle elkarte frantseseko presidentea 2010etik 2012ra.
Bere ibilbide politikoa Frantziako Alderdi Sozialistarekin egin zuen.[2] 2012ko maiatzaren 16tik 2014ko apirilaren 2ra, Jean-Marc Ayraulten bi gobernuetan, Enpresa Txiki eta Ertainetarako, Berrikuntzarako eta Ekonomia Digitalerako ministro delegatua izan zen. 2014ko apirilaren 9an, Manuel Valls-en lehen gobernuan, Kanpo Merkataritzako, Turismoaren Garapeneko eta Atzerriko Frantsesen Estatuko idazkari izendatu zuten.
2014ko abuztuaren 26tik 2016ko otsailaren 11ra, Kultura eta Komunikazio ministroa izan zen Manuel Vallsen bigarren gobernuan. Gobernua utzi eta hilabete gutxira, goi-administrazio publikoa ere utzi zuen, eta sektore pribatuan sartu zen inbertsio-funts baten zuzendaritza hartuta.
Fleur Pellerin Frantziako gobernu batean ministro izan den Asiako jatorriko lehen pertsona da.[3][oh 1]