Gaixotasun infekzioso
Gaixotasun infekziosoa gaixo dagoen izakin bizidun batengandik beste batengana transmititu / From Wikipedia, the free encyclopedia
Gaixotasun infekziosoak infekzio baten bidez sortzen direnak dira.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Infekzioak lau mikrobio mota nagusiek eragin ditzakete:
- Bakterioak: Gaixotasun bakterianoak ekartzen dituzte. Antibiotikoekin tratatzen dira.
- Birusak: Eritasun biralak edo biriasiak sortzen dituzte. Antibiralekin tratatzen dira.
- Parasitoak: Gaixotasun parasitarioak edo parasitosiak ekartzen dituzte. Antiparasitarioekin tratatzen dira.
- Onddoak: Eritasun fungikoak sortzen dituzte. Antifungikoak erabiltzen ditugu hauek tratatzeko.
Gaixotasun infekziosoak sortzen dituzten mikrobioei patogeno deritze.
Gaixotasun infekzioso batzuk kutsakorrak dira, pertsonen artean kutsatzen dira: adibidez, gripea, tuberkulosia edo HIESa. Beste batzuk, aldiz, ez dira pertsonen artean transmititzen; esate baterako, malaria, amorrua edo tetanosa, besteak beste [1].