Galoze
Nafarroa Garaiko udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Galoze[3][lower-alpha 1] Euskal Herriko udalerri konposatu bat da, Galoze, Itzalle, Izize eta Uskartze herriek osatuta, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Pirinioak eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 70,8 kilometrora. Altuera 613 eta 1274 metro artekoa da, eta 43,41 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 93 biztanle zituen.
- Artikulu hau Galoze, Itzalle, Izize eta Uskartze herriek osatutako udalerriari buruzkoa da; Galoze izeneko herria gaitzat duena beste hau da: «Galoze (lekua)»
Galoze | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Zangoza | ||
Eskualdea | Pirinioak | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Barrutia | Agoitz | ||
Mankomunitatea | Ezka-Zaraitzu | ||
Izen ofiziala | Gallués / Galoze | ||
Alkatea (2019-2023) | Pio Sarries Martinez (Arburuko Andre Maria) | ||
Posta kodea | 31451 | ||
INE kodea | 31111 | ||
Herritarra | galoztar, itzallear, iziztar, uskarztar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°47′02″N 1°06′01″W | ||
Azalera | 43,41 km² | ||
Garaiera | 613-1274 metro | ||
Distantzia | 70,8 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 93 (2023: 1) | ||
Dentsitatea | 2,14 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 27,03 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 2,47 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu mistoa | ||
Euskaldunak[1][2] | % 27,70 (2018: %22,62) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1846. urtean |
Udalerri hau Galoze, Itzalle, Izize eta Uskartze terminoen bat-egitetik sortu zen, arrazoi demografikoek eraginda, arrazoi historikoek edo politikoek baino gehiago. Lehengo herria, leku estatusaren pean, eta azken hiruak kontzejukoaren, beren domeinuak mantentzen dituzte, baina udalerriaren menpe geratzen dira.
Zaraitzu ibaxan kokatuta da, Atabea kiñoian. Bertako biztanleak galoztarrak, itzallearrak, iziztarrak eta uskarztarrak dira. Udaletxea Sartze kontzejuan da.