Gettysburgeko hitzaldia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gettysburgeko hitzaldia (ingelesez: Gettysburg Address) 1863ko azaroaren 19an, Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilean zehar, Abraham Lincolnek Gettysburgen emandako hitzaldia izan zen. Hitzaldia Estatu Batuetako historiako ezagunetariko bat da.[1][2]
Datu azkarrak Gettysburgeko hitzaldia, Jatorria ...
Gettysburgeko hitzaldia | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Abraham Lincoln |
Argitaratze-data | 1863 |
Izenburua | Address delivered at the dedication of the cemetery at Gettysburg |
Honen izena darama | Gettysburg (Pennsylvania) |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | ingelesa |
Iraupena | 2 minutu |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Deskribapena | |
Honen parte da | Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila |
Kokapena | |
Lekua | Gettysburg (Pennsylvania) |
Argumentu nagusia | Gettysburgo gudua eta Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila |
Historia |
Itxi
271 hitz besterik ez ditu eta bere hasiera (Four score and seven years ago, hau da, "duela lau hogeiko eta zazpi urte", Independentzia Aldarrikapena aipatuz) ikonikoa da. Hitzaldian Lincolnek bere printzipioak eta bere nazioaren ikuspegia azaltzen du eta, bukatzeko, entzuleei honakoa eskatu zien:
« | hildakoak alferrik hil ez daitezen — nazio honek, Jainkoa lagun, jaiotza aske berri izango du — eta herriaren gobernua, herriaren alde eta herriarentzat ez da galduko Lurrean.[3] | » |