Gilf Kebir
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gilf Kebir (arabieraz: جلف كبير), edo Jilf al Kabir, Egiptoko Bailara Berria gobernaketan eta Libiako hego-ekialdean dagoen eskualde bat da. Bere izenak "harresi handia" esan nahi du. 7.770 kilometro koadroko hareharrizko goi-ordoki bat da, Puerto Ricoren tamainakoa, Libiako basamortuaen lurretatik 300 metroko altueran altxatzen dena. Eremuaren hegoaldean dagoen Gabal El Uweinat mendia Sudaneraino hedatzen da. Munduko leku lehorrenetako bat da, urtero 2 mm. euri baino ez ditu egiten[1].
Izena Kamal el Dine Husseinek eman zion, 1925ean[2]. Bere edertasunagatik, urruntasunagatik, interes geologikoagatik eta labarretan dauden petroglifoengatik ezaguna da. Irudi horietan antzina bertan bizi ziren animaliak agertzen dira, guztiak inguru hezeagokoak[3].
Radararekin hartutako irudiek erakutsi dute bertatik antzina ibai bat zegoela, gutxienez Kufrah oasiseraino zihoana. Teoria baten arabera, hortik aurrea egiten zuen Sirteko golkoraino Wadi Sahabi erabilita. Teorian honen arabera, erreka honek gaur egun Nilok duen garrantzia izango zuen Afrikan Miozenotik Holozenora bitarte[4].