Gisèle Halimi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gisèle Halimi —arabieraz: جيزيل حليمي—, jaiotzatiko izen-deiturez Zeiza Gisèle Élise Taïeb (La Goulette, Tunisia, 1927ko uztailaren 27a - Paris, 2020ko uztailaren 28a) abokatua, idazlea eta ekintzaile feminista izan zen. Tunisiar eta frantses herritartasunak zituen. Besteak beste, behatzaile gisa aritu zen Burgosko prozesuan, eta horren inguruko liburu bat idatzi zuen. Abortatzeko eskubidearen bultzatzaileetako bat izan zen, Simone de Beauvoirren ondoan.[1]
Datu azkarrak Permanent Delegates of France to UNESCO (en), Frantziako Nazio Biltzarreko kidea ...
Itxi
Epaiketa politikoetan nabarmendu zen bereziki: Ameriketako Estatu Batuetako soldaduek Vietnamen eginiko krimenen aurka Russell Epaimahaiak (International War Crimes Tribunal) sortu zuen ikerketa-taldeko lehendakaria izan zen.