Grabitazio-leiar
Objektu masibo batek, beste objektu batek igorritako argia bere ingurutik igarotzean, argiaren ibilbidean eragiten duen desbideratze- eta fokuratze-efektua. Erlatibitate orokorraren araberako fenomenoa da. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Grabitazio-leiarra[1] edo grabitazio-lentea[1] objektu urrun baten (argi-iturria) eta begiralearen artean kokatuta dagoen materia banaketa izango da. Grabitazio-leiarrak objektu urrunak sortutako argia desbideratu ahal izango du. Desbideratu ahal izango duen argi kantitatea Albert Einstein-en erlatibitate orokorraren teoriak[2][3] aurresan dezake zehaztasun handiarekin (Fisika klasikoak aurresaten duen kantitatea erlatibitate orokorrak aurresaten duenaren erdia izango da).
Einsteinek 1912. urtean[4] honen inguruko kalkulu ez argitaratuak egin zituen, baina, oro har, Orest Khvolson (1924) eta Frantisek Link (1936) hartzen dira fenomeno fisiko hau azaldu zituen lehenengo fisikaritzat. Dena den, grabitazio-leiarrak Einsteinekin erlazionatu ohi dira 1937. urtean idatzitako artikuluaren ondorioz.[5]
Fenomeno fisiko hau ez zen 1979. urtera arte behatu, Twin QSO (SBS 0957 +561) quasarrak sortzen zituen bi irudiak behatu baitziren.