Grimorio
From Wikipedia, the free encyclopedia
Grimorioak magiaren ezaguerak biltzen dituzten Erdi Aroko liburuak dira. Erdi aroan ere “liburu beltzak” bezala ezagutzen ziren. Kronologikoki Goi Erdi Arotik XVIII. mendera sortu ziren. Dena dela, horrelako liburuak munduko kultura eta garai oso desberdinetan aurki daitezke. Europako kasuan edukiak desberdinak izaten zituzten: etorkizunaren iragarpenak, astrologiaren gaineko informazioa, sorginkeriak egiteko errezetak, akelarretara joateko formulak, beste munduko izakiei (aingeruak, deabruak, arimak) deitzeko moduak, kutunak egiteko moduak… Sarritan liburuak beraiek indar magikoa izan zezaketen. Esoterismoaren ikuspuntutik, ordea, maila baxuko magia liburua bezala kontsideratzen zaio, bereziki aztiei eta poetei zuzenduta.[1] Literaturan asko erabili izan dira horrelako liburuak eta argumentuak.