Hibridazio (kimika)
Atomo bereko bi orbitalen edo gehiagoren arteko konbinazioz sortzen den orbital atomikoa. Hibridazio-prozesuan parte hartzen duten orbital atomiko puru adina orbital hibrido sortzen da. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Hibridazioa edo, zehatzago orbitalen hibridazioa, da molekulen egitura azaldu ahal izateko, atomo baten orbital desberdin batzuk (s, p, d eta abar) konbinatu eta beste hainbeste orbital hibrido berdinez ordezkatzeaz, zeintzuk balentzia-loturaren teoriaren arabera elektroiak parekatzeko gaitasuna duten lotura kimikoa eratzeko[1].
Orbital hibridoak oso erabilgarriak dira molekulen geometria eta atomoen loturen ezaugarriak azaltzeko. Normalean orbital hibridoak eratzen dira antzeko energia dituzten orbitalak nahastuz.