Hungariako bisonte
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hungariako bisontea, (Bison bonasus hungarorum), hungarieraz Kárpáti Bölény, Karpatoetako bisontea bezala ere ezaguna, 1740. urtean desagertutako Europako bisontearen azpiespezie bat izan zen. Karpatoak mendietan bizi omen zen, baita Moldavian eta Transilvanian. Baliteke ere azken garaietan Ukraina eta Hungariara zabaldu izatea.
Hungariako bisonte | |
---|---|
Txanpon ukraniarra. Dirudienez Ukranian zabaldutako bisonte azpiespeziea Bison bonasus hungaroruma izan zen. | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Artiodactyla |
Familia | Bovidae |
Generoa | Bison |
Espeziea | Bison bonasus |
Azpiespeziea | Bison bonasus hungarorum (Kretzoi, 1946)
|
Bisontea hau galdu zen bere gertuko senidea izandako Kaukasoko bisontea baino mende bat lehenago, gutxi gorabehera. Seguraski Mendebaldeko Europaren erditik gertuagi bizi zelako eta haren ondorioz bere habitatak azkarrago galdu egin zirelako.
Azken ale basatia Transilvaniako Karpatoetan harrapatu zuten 1740. urtean.
1951. urtean Europako bisontea berriro bersartua izan zen lehenengo Hungariako bisontearen eremuetan, baina ez zen jada jatorrizko azpiespeziea, Bison bonasus bonasus, baizik.