Hungariera
hizkuntza / From Wikipedia, the free encyclopedia
Hungariera edo magyarrera[1] (magyar nyelv; hungariarren berezko izenetik eratorria –magyarok, /móddorok/ gutxi gorabeherako ahoskeraz—) uraldar hizkuntza bat da, ugriar adarrekoa, mansiera eta khantierarekin batera.
Hungariera / Magyarrera | |
---|---|
magyar nyelv — magyar | |
, eta | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Hungaria eta zenbait lurralde Errumania, Eslovakia, Serbia, Ukraina, Kroazia, Austria eta Eslovenian |
Hiztunak | 13 milioi |
Rankinga | 57 |
Ofizialtasuna | Hungaria, Europar Batasuna, Eslovenia (eskualde hizkuntza), Serbia (eskualde hizkuntza), Austria (eskualde hizkuntza), hainbat udalerritan Errumania, hainbat eskubide Ukraina, Kroazia eta Eslovakian |
Eskualdea | Europa Erdialdea |
UNESCO sailkapena | 1: ziurra |
Araugilea | Hizkuntzalaritzako Ikerketa Institutua Hungariako Zientzia Akademian |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza uraldar hizkuntzak Ugriar hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | ordena libreko hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza eranskaria, subjektu aditza objektua, silabadun hizkuntza, hizkuntza sintetikoa eta azentua |
Denbora gramatikalak | orainaldia eta lehenaldia |
Modu gramatikalak | indikatiboa, baldintzazko modua eta agintera |
Genero gramatikalak | baliorik ez |
Kasu gramatikalak | nominatiboa, akusatiboa, datiboa, instrumental-comitative case (en) , causal-final case (en) , traslatiboa, terminatiboa, formative case (en) , essive-modal case (en) , inesiboa, superessive case (en) , adesiboa, ilatiboa, sublative case (en) , adlatiboa, elatiboa, delative case (en) , ablatiboa, banakaria, multiplicative case (en) , distributive-temporal case (en) , denborazko kasua, soziatiboa eta formal case (en) |
Alfabetoa | Hungarian alphabet (en) , latindar alfabetoa eta Old Hungarian (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | hu |
ISO 639-2 | hun |
ISO 639-3 | hun |
Ethnologue | hun |
Glottolog | hung1274 |
Wikipedia | hu |
Linguasphere | 41-BAA-a |
ASCL | 3301 |
IETF | hu |
Haren beste ahaide europar batzuk finlandiera eta komiera dira. XIX. mendearen amaiera arte hungarieraren ahaidetasuna beste uraldar hizkuntzekin zalantzan zegoen, haren lexikoan jatorri ezezaguneko hitz asko daudelako, baina Errusiako uraldar hizkuntzetan –komiera, udmurtera, mokxera, mariera– hungarierazko erroekin ahaidetasuna duten erro asko aurkitu zituzten.
Morfologiari dagokionez, hizkuntza eranskaria da, beste ugrofinlandiar hizkuntza guztiak bezala. Fonetikari dagokionez, bokal asko ditu (hamalau, zehazki) eta bokalen iraupena oso garrantzitsua da, horrek hitzen esanahia alda dezakeelako.
Hiztunen kopuru esanguratsua duten Europako hizkuntza ez indoeuropar bakanetakoa da: 12-15 milioi bat hiztun ditu, batik bat Hungarian, bai eta Errumanian, Eslovakian, Serbian, Ukrainan, Kroazian, Austrian eta Eslovenian ere. Estatu horietan guztietan hizkuntza ofiziala da, bai eta Europar Batasunean ere.