Ibanteli
Etxalar eta Sara herrien arteko mendia Nafarroan (698 m.) / From Wikipedia, the free encyclopedia
Ibanteli (edo Labeaga[1]) Lapurdi eta Nafarroa Garaiaren arteko mugan dagoen mendi bat da,[2] Ibanteliko mendilerroko tontorrik garaiena da (698 metro), Larrate Gaina (398 m.) eta Soroko Gaina (368 m) baino altuagoa. Etxalar eta Sara udalerrien artean banatuta dago. Gertu daude Larrun (1.513 m) eta Arxuria mendiak (758 m).
Ibanteli | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 698 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°16′17″N 1°37′14″W |
Mendikatea | Ibanteliko mendilerroa |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak |
Barruti | Baionako barrutia |
Kantonamendu | Ezpeletako kantonamendua |
Frantziako udalerri | Sara |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Lizarrieta mendatea, Lizuniaga mendatea |
Luberri | Luberri |
Gailurra bakarrik Lapurdi herrialdean dagoen arren, mendi erdia Nafarroa Garaian dago.[3][4]
Nafarroa eta Lapurdi arteko mendia da Ibanteli, nahiz eta tontorra erabat Lapurdi aldean goititu. Muga zaharra ekialdeko lepo batetik pasatzen da, mugarri ugariren bidez adierazten da hori. Basoak estaltzen du gehiena, eta basoak utzitako eremuan, larrea baino gehiago iratzea da nagusi, baina nahiko inguru garbia da, noranahi ibiltzeko trabarik jartzen ez duena.
Haitza azaleratzen da tontorrean eta inguruko beste zenbait gunetan. Ikuspegi zabala eskaintzen du ingurunearen gain (Larrun, Atxuria, bertan dira).
Labiaga izenarekin ageri da Alpinak ateratako Bidasoa aldeko mapan. Beste mapa batzuetan izen hori ematen zaio ekialdeko bizkarrari edo Bera aldeko iparraldeko isurialdeari.