Imperator totius Hispaniae
X. mendetik aurrera Leongo erregeek erabilitako latinezko titulua / From Wikipedia, the free encyclopedia
Imperator (totius) Hispaniae (euskaraz: Hispania (osoko) enperadorea) X. mendetik aurrera Leongo erregeek erabilitako latinezko titulua izan zen[1]. Hurrengo bi mendeetan Iberiar penintsulako zenbait erregek erabili zuten bere nagusitasuna edo imperiale culmen aldarrikatzeko. Erdi Aroan "Hispania" latinezko toponimoa, baita "Yspania" edo "Spania" bere desitxuratzeak ere, Iberiar penintsula osoa izendatzeko erabiltzen zuten[2].
Enperadore titulua Leongo erregeek bere buruarentzat aldarrikatzen bazuten ere, Iruñeko erregeek ere erabili zuten:
- Rodako kodexak Antso I.a Gartzeitzentzat "Obtime Imperator" titulua erabili zuen[3].
- 1034an Antso III.a Nagusiak León konkistatu zuenean, "Imperator" eta "Naiara" hitzak zituen moneta atera zuen[4]. Hala ere, badaude moneta gerokoa dela esaten dutenak[5].