Imre Thököly
From Wikipedia, the free encyclopedia
Imre Thököly Késmárkekoa kondea (Kežmarok, Hungariako Erresuma, 1657ko irailaren 25a - İzmit, Otomandar Inperioa, 1705eko irailaren 13a) hungariar politikaria izan zen. Hungariar protestanteen buruzagia izan zen Austriako Habsburgotarren aurka. Familia aberats batean sortu zen. Hamahiru urte zituela, Habsburgotarren aurkako matxinada batean parte hartu eta Transilvanian babestu behar izan zuen, aita hil ondoren. Gudaroste bat antolatu zuen Hungaria askatzeko. Luis XIV.a Frantziako erregearen aliatua izan zen 1677 arte eta turkiarrena ondoren. Hungariako errege izendatu zuten turkiarrek, eta haien alde egin zuen Vienako setioan. 1697an, Eugenio Savoiakoa Zentako guduan nagusitu zenean, turkiarren lurretara ihes egin zuen eta Ilona emazteak jarraitu zuen borrokan. Transilvaniak autonomiari eutsi zion eta hango printzea Hungariako errege izan zen.
Imre Thököly | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kežmarok, 1657ko irailaren 25a |
Herrialdea | Hungaria |
Heriotza | İzmit (en) , 1705eko irailaren 13a (47 urte) |
Hobiratze lekua | İzmit |
Familia | |
Aita | István Thököly |
Ama | Mária Gyulaffy |
Ezkontidea(k) | Ilona Zrínyi (en) |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | hungariera |
Jarduerak | |
Jarduerak | buruzagi militarra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Evangelical-Lutheran Church in Hungary (en) |