Ingurutxo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ingurutxoa bereziki Nafarroan eta Gipuzkoako ekialdean ospatzen den dantza folklorikoa da, soka-dantzarekin lotua. Bikote mistoek dantzatzen dute, zikuluak osatuz erlojuaren aurkako norabidean. Soka-dantzarekin batera dantzatu ohi da batzuetan, baina haren aldean zeremonia gutxiagokoa da; ingurutxoan zehar egiten den zubia ere aipatu behar da. Ezagunak dira Iribas, Uitzi, Alli, Leitza, Bedaio eta Ugarten dantzatu ohi diren ingurutxoan.[1]