Isabella Leonarda
Italiako moja eta musikagilea. Historiako lehen konposizio instrumenta argitaratu zuen emakumea (1620-1704) / From Wikipedia, the free encyclopedia
Anna Isabella Leonarda, Novarako Musa Nagusia ezizenaz ere ezaguna (Novara, 1620ko irailaren 6a - Ibidem, 1704ko otsailaren 25a) garai barrokoko erlijioso eta musikagile italiarra izan zen.[1] Bere Opus 16, 1693an Bolonian argitaratua, emakume batek argitaratutako historiako lehen konposizio instrumentala da.
Isabella Leonarda | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Novara, 1620ko irailaren 6a | ||
Herrialdea | Kingdom of Sardinia | ||
Heriotza | Novara, 1704ko otsailaren 25a (83 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | italiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | musikagilea | ||
Mugimendua | musika barrokoa | ||
Hamasei urte zituela Collegio di Sant'Orsolan (Santa Ursula Ikastetxea) sartu zen, Novarako Ursulina mojen komentu batean, eta han egon zen bizitza osoan. Bere garaiko musikagile ezagunenetako bat izan zen, argitaratutako sonata-musikagile ezagunena.[2] Isabella Leonarda konpositore trebea eta aldakorra izan zen, eta 200 konposiziotan, ia genero sakratu guztien adibideak daude, batez ere motete, meza eta salmoenak.[3]
Bere garaiko emakumerik emankorrena da, lan eta argitalpen asko ditu eta. Honela gogoratzen da: «Novarako Musa Nagusial».[4]