Itsaslaster
Ibilbide definigarria duen itsasoko ur-mugimendu erregularra, oro har jarraitua, baina aldaketa ziklikoak ere izan ditzakeena. Dentsitate-gradienteen, haizeen, Lurraren errotazioaren eta Ilargiaren grabitate-indarraren eraginez sortzen dira. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Itsaslaster bat ozeanoetako ur mugimendu jarraitua da, ezaugarritzat norabidea, abiadura eta emari jakin bat dituena. Itsaslasterrak itsasoan dabiltzan ur bero edo hotzak dira, ibai antzekoak. Itsas urei eragiten dieten indarrek sortarazten dituzte, hala nola, Lurraren errotazioak, haizeak, tenperatura nahiz gazitasun desberdintasunek eta itsasaldiek.