Tenperatura
From Wikipedia, the free encyclopedia
Tenperatura magnitude fisiko bat da, termometroen bidez neurtzen dena; zehatzago deiturik, tenperatura termodinamikoa deritzo. Eguneroko bizimodu arruntean, tenperatura giza gorputzaren eta ingurumenaren arteko trasferentzia termikoa adierazten duten hotz- eta bero-sentsazioekin erlazionaturik dago.[1]
Tenperatura | |
---|---|
Sinbolo arrunta | |
SI sistemako unitatea | kelvin, |
Bestelako unitateak | Celsius gradua,
Fahrenheit gradua, Reaumur gradua, |
Magnitude intentsiboa | bai |
Dimentsioa | Θ |
Tenperatura termodinamikoa Nazioarteko SI sistemako oinarrizko zazpi magnitude fisikoetako bat da, denbora, luzera, masa, korronte elektrikoa, materia-kantitatea eta argi-intentsitatearekin batera; gainerako magnitude fisikoak zazpi oinarrizko magnitue horietatik eratortzen dira. SI unitate-sisteman, tenperatura termodinamikoaren unitateari kelvin deritzo eta sinboloaz adierazten da.
Fisikan, zenbait modu desberdinetan definitzen da:
- Gasen teoria zinetikoan, materiaren oinarrizko osagaien agitazio termikoaren mailaren funtzio modura. Hain zuzen, gas idealen kasuan, energia zinaetikoaren balioa tenperaturaren proportzionala da.
- Sistema fisikoen arteko bero-transferentzien orekaren bidez.
- Entropia kontzeptutik abiaturik (termodinamikan eta fisika estatistikoan).
- Proteina baten bibrazio termikoaren simulazioa. Bibrazioaren anplitudea handiagotu egiten da tenperatura igo ahala.
- Gas baten tenperaturak bere barneko atomo eta molekulen higiduraren eta bibrazioen energiaren neurria adierazten du.
Termodinamikaren arloan, tenperatura garrantzi handiko propietate bat da; besteak beste, barne-energia eta entalpia kontzeptuetan agertzen da. Tenperatura propietate intentsiboa da, ez baitago sistemaren materia kantitatearen menpe; hau da, oreka termikoan dagoen sistema baten tenperaturaren balioa berbera da sistema osoa kontuan hartuta edo parte bat soilik kontsideraturik.
Fisikaren arloaz gain, tenperatura oso garrantzitsua da beste hainbat arlotan, hala nola meteorologian, klimatologian, medikuntzan eta kimikan, sukaldaritzan ere funtsezkoa dela ahantzi gabe.
Tenperatura termometroen bidez neurtzen da eta eskala ezberdinetan adierazi ohi da. Europan ohikoak diren termometro arruntetan, Celsius eskala erabiltzen da; bertako neurriak Celsius gradutan (gradu zentigradu ere esaten zaie) adierazten dira ( sinboloa). Eskala horretan izotza -an urtzen da, eta ura -an hasten da irakiten presio atmosferiko estandarrean (1 atm). Lurralde anglosaxoietan Fahrenheit eskala erabili ohi da, Fahrenheit graduak ( sinboloa) dituena bertan markaturik. Eskala horretan ura -an izozten da eta -an irakiten. Unitateen Nazioarteko SI sistemako unitatea kelvin izenekoa da eta sinboloaz adierazten da. Zero absolutuaren tenperatua da eta uraren puntu hirukoitzarena .