Izazpi
Euskal Herriko mendia / From Wikipedia, the free encyclopedia
Izazpi[1] Gipuzkoako mendia da, Zumarraga, Azpeitia, Ezkio eta Itsaso artean kokatua. 972 metroko altuera du eta Beloki mendiaren alboan dago.[2] Eguraldi ona eginez gero, tontorretik Kantauri itsasoa eta Pirinioak ikus daitezke.
- Artikulu hau mendiari buruzkoa da; idazlea gaitzat duena beste hau da: «Jesus Maria Etxezarreta»
Izazpi | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 972 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Mendikatea | Izazpi-Samiñoko mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Zumarragako Antio baselizatik goruntz doan bidetik. |
Mendikat | Mendikat |
Luberri | Luberri |
1990ean, Euskal Mendizale Federazioaren mendien katalogoan Izazpe izenarekin agertu zen;[3] katalogo horrek Euskaltzaindiaren Onomastika batzordearen oniritzia jaso zuenez, eragin handia izan zuen, eta halaxe agertu izan zen 18 urtez. 2008ko uztailean, ordea, Euskaltzaindiak euskara batuan Izazpi zela erabaki zuen.[4]
Izazpiren aipamen zaharrena 1529ko urtekoa da, Amojonamiento de los términos de Velerayn entre Azpeitia e Çumarraga izeneko dokumentuko bi esaldi hauetan:[5]
« | [...] el dho çerro llamado Yçaspi [...]
[...] en el termino llamado Yçaspi ydoya [...] |
» |
Euskara zaharrean, idoia izenak «urmaela» edo «putzua» esan nahi du, eta zalantzarik gabe bi gurutzeen artean diren putzuez ari ziren.