Jarabe
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jarabe[1] (Heg.) edo ziropa (Ipar.) (arabieraz: شراب, šarāb, euskaraz: «edaria» esan nahi duena) ura eta azukrea edo ura eta eztia nahasiz egiten den likidoa da.[2] Azukrea aurkitu baino lehen, eztiaz egiten zuten. Prestakin medikamentosoa ere bada, uretakoa, azukre-kopuru handikoa (pisuaren bi herenak, normalean). Jarabe medizinalek zenbait sendagai edo substantzia medikamentoso eduki ohi dute, zapore-emaileekin batera.[3]