Jenna Ortega
aktore estatubatuarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Jenna Marie Ortega (Coachella harana, Kalifornia, 2002ko irailaren 27a) estatubatuar aktorea da, telebistan eta zineman aritutakoa.
Jenna Ortega | |
---|---|
(2022) | |
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jenna Marie Ortega |
Jaiotza | Coachella harana, 2002ko irailaren 27a (21 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, antzerki aktorea, idazlea eta aktorea |
Pisua | 55 kilogramo |
Altuera | 155 zentimetro |
Lan nabarmenak | |
| |
Haur aktore gisa hasi zuen bere ibilbidea, The CW kateko Jane the Virgin (2014-2019) ekoitzitako komedia eta drama telesailean egindako lanagatik ospea jasoz. Disney Channelen Stuck in the Middle (2016-2018) telesailean Harley Diazen papera egin zuenean, ezagunago bilakatu zen.[1] Bikoizketako aktore gisa ere jardun du, Elena of Avalor telesail animatuan Elisabeth printzesari ahotsa emanez.
2019an Ellie Alvesen papera egin zuen Netflixek ekoitzitako You telesaileko bigarren denboraldian, eta 2021ean Yes Day konpainia berak ekoitzitako familiako filmaren protagonista izan zen. Kritikaren laudorioak jaso zituen The Fallout (2021) nerabeentzako draman egindako lanagatik, eta, X y Scream (2022koak biak) slasher generoko filmen protagonista izan zen, scream queen (euskaraz: «oihuaren erregina») gisa.[2]