Jesus Mari Larrazabal
euskal politikaria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Jesus Mari Larrazabal Antia (Zumaia, Gipuzkoa, 1948 – Donostia, 2021eko ekainaren 29a) filosofo, ekonomista, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle katedraduna, politikaria eta eusko legebiltzarkidea izan zen. Parisen ikasketak egin, eta Logika eta Zientziaren Filosofiako Unibertsitate Katedraduna izan zen Euskal Herriko Unibertsitatearen Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Logika, Hizkuntzaren Filosofia eta Semantika Formala irakasgaiak irakasten zituen, gradu mailan zein masterrean.[1][2]
Datu azkarrak Eusko Legebiltzarkidea, Bizitza ...
Jesus Mari Larrazabal | |||
---|---|---|---|
2009ko apirilaren 3a - 2010eko ekainaren 30a - Juanjo Agirrezabala Mantxola → Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IX. legealdia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Zumaia, 1948 | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Heriotza | 2021eko ekainaren 29a (72/73 urte) | ||
Heriotza modua | : Lewyren gorputzen dementzia | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Parisko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania euskara frantsesa ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea eta politikaria | ||
Lantokia(k) | Donostia | ||
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Eusko Alkartasuna Langile Abertzale Iraultzaileen Alderdia | ||
Itxi
Gainera, EHUko ILCLI (Institute for Logic, Cognition, Language and Information siglak ingelesez) unibertsitate institutuko eta Euskal Herriko Unibertsitateak argitaratzen duen Gogoa aldizkariaren zuzendaria izan zen.