Kalpar
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kalparra edo txima zenbait ugaztunen eta bereziki lehoiaren lepo inguruan hazten den ile luze eta ugaria da.[1] Bere luzera eta lodiera genetikaren ondorioz aldatzen da. Kalpardun animalia ezagunenak zaldia, etxekotuta dena, eta lehoia dira. Animalia barietate handi batek melena bat darama: ñua, hiena, zebra, itsas lehoia, astoa, jirafa, bisontea edo baita Chrysocyon brachyurus ere.
- Ez nahasi adatsarekin.
Kalparra animalia intsektuetatik babesteko erabil daiteke, gorputzeko giharrak dardararazten dizkion mugimenduari esker, adibidez, zaldietan. Lehoiaren kasuan, aurkarien arteko liskarretan atzaparretatik babesteko modu bat izan daiteke, edo hotzaren aurkako babes bat.