Kandido
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kandido edo Baikortasuna (frantsesez: 'Candide ou l'Optimisme') Voltairek idatzitako ipuin filosofikoa da. Testua Genevan plazaratu zuen, 1759ko urtarrilean. Hasieratik arrakasta handia izan zuen: egilea bizi zen bitartean hogei aldiz berrargitaratu zen. Frantsesezko literaturaren testu arrakastatsuenetariko bat da. Plazaratu eta hilabete geroago, sei mila ale salduak zituen; zifra horiek XVIII. menderako handiak dira. Kandido formakuntza narrazioa da, bidaia baten narrazioa eta bidaia horretan protagonista aldatuko da. Leibniz eta Wolfen filosofiaren kritika da, baikortasun arinari zuhurtzia praktikoa kontrajartzen dio; pentsaera horren alderdi komikoa eta absurdua erakusteko idatzi zuen Voltairek.[1] Euskaraz Ibon Sarasolak itzuli zuen 1972an.
Kandido | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Voltaire |
Sorrera-urtea | 1782 |
Argitaratze-data | 1759 |
Izenburua | Candide, ou l’Optimisme |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia eta Frantziako Erresuma |
Ilustratzailea | Jean-Michel Moreau (en) |
OCLC | 470488115 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Bildungsromana, eleberri laburra, fikzioa eta narrazioa |
Hizkuntza | frantsesa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Deskribapena | |
Honen parte da | Index Librorum Prohibitorum |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Germaniako Erromatar Inperio Santua, Portugal, Otomandar Inperioa, Venezia, Brasil, El Dorado, Peruko Erregeorderria, Río de la Platako gobernazioa, Paraguay Governorate (en) , Frantziako Erresuma, Britainia Handia, Konstantinopla eta Bulgaria |
Argumentu nagusia | best of all possible worlds (en) , 1755eko Lisboako lurrikara, Portuguese Inquisition (en) , esklabotza, gerra, filosofia, bidaia, unhappiness (en) , maitasuna, dolua, sociability (en) , Elikadura, Aberastasuna, giza migrazioa, Ironia, gizartea, gizakia, Arrazoia, abentura, hondamena eta baikortasuna |