Khwarezmiar Inperioa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Khwarezmiar Inperioa edo Korasmiar Inperioa (persieraz خوارزمشاهیان; Khwārazmshāhiyān, "Korasmiaren erregeak"), jatorri mameluko turkiarrak[1] zuten dinastia musulman suní batek sortutako monarkia izan zen. Erdialdeko Asian Seljuktar Inperioak izandako herri basailuetako bat izan zen[2][3].
Datu azkarrak Khwarezmiar Inperioa خوارزمشاهیان - Khwārazmshāhiyān - Harzemşahlar, Geografia ...
Khwarezmiar Inperioa خوارزمشاهیان - Khwārazmshāhiyān - Harzemşahlar | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1077 – 1231/1256 | |||||||
oligarkia | |||||||
| |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua |
| ||||||
Kultura | |||||||
Erlijioa | Islam sunitar | ||||||
Historia | |||||||
Garai historikoa | Erdi Aroa | ||||||
|
Itxi
Iran Handian gobernatu zuten, lehenengo seljuktarren basailu gisa eta, XI. mendetik aurrera, modu independentean. Inperioak biziraun zuen 1220an Mongoliar Inperioak Khorasmia inbaditu zuen arte. Anūsh Tigin Gharchāī izan zen dinastiaren sortzailea, seljuktarren esklabo ohi bat. Bere semea, Qutb ud-Dīn Muhammad I izan zen Khorasmiako lehen shah hereditarioa[4].