Kresol
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kresola edo metilfenola konposatu organiko aromatikoa da CH3C6H4OH formula duena, fenolen familiakoa eta hiru isomero dituena. Fenolaren hidrogeno-atomo bat metilo talde batez ordezkatzean eratzen da. Isomeroak orto-kresola (o-kresola), meta-kresola (m-kresoal) eta para-kresola (p-kresola) dira[1].
Kresola solido kolorgea da eta botika-usaina du.
Naturalak zein sintetikoak izan daitezke. Ikatz-mundrunean aurkitzen da. Kresolak desinfektatzaile, usain-kengarri eta plagizida gisa usatzen dira.