Kroketa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kroketa saltsa trinko bat (bexamela, adibidez) eta xehe-xehe egindako hainbat osagairen nahaste bat, arrautzetan eta ogi birrinduan arrautzeztatua eta olio ugariz frijituz egindako orea da. Horrek testura kurruskaria eta urre kolorea ematen dizkio. Normalean gaziak izaten dira, forma obalatua izaten dute eta bero zerbitzatzen dira zizka-mizka edo pintxo gisa, nahiz eta gozoak ere badiren eta postre gisa zerbitzatzen diren[1]. Kroketa modernoa frantses jatorrikoa da, baina, egia esan, soberakinak berriz aprobetxatzeko teknika Antzinako Erromatik ezaguna da, gutxienez. Hasiera batean, prestakuntza «arrunta» zen, eta, denborarekin, kroketak Europako sukalde askotako plater tradizional bihurtu ziren.
Datu azkarrak Osagaiak ...
Kroketa | |
---|---|
mokadu eta plater prestatu | |
Osagaiak | besamela, arrautza eta ogi birrindua |
Itxi