Kruger Parke Nazionala
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kruger Parke Nazionala (ingelesez: Kruger National Park) Hegoafrikako ekialdean, Limpopo eta Mpumalanga probintzietan, Afrikako ehiza erreserbarik handienetariko bat da. 19.485 km2-ko azalera du (360 km-ko luzera iparraldetik hegoaldera eta 65 km-ko zabalera) ekialdetik mendebalderantz. Hegoafrikako Parke Nazionalak erakundeak kudeatua, egoitza Skukuza hirian du. Eremu batzuk jada 1898an babestu arren, izendapena 1926an lortu zuenean, Hegoafrikako lehendabizikoa izan zen.
Datu azkarrak Kokalekua, Azalera ...
Kruger Parke Nazionala | |
---|---|
Kruger National Park | |
Burchell zebra bat Krugerren | |
Kokalekua | Limpopo eta Mpumalanga, Hegoafrika |
Azalera | 19,485 km2 (7,523 sq mi)[1][2] |
Izendapena | parke nazional |
Sorrera | 1926ko maiatzaren 31[3][4] |
Bisitari-kopurua | 1.336.981 (2004) |
Operadorea | Hegoafriko Parke Nazionalak |
Webgunea | http://www.sanparks.org/parks/kruger/ |
Itxi
Iparraldeko Zimbabweko Gonarezhou Parke Nazionala eta mendebaldeko Mozambikeko Limpopo Parke Nazionalarekin mugakideekin batera, Limpopo Handiaren Mugaz Bestaldeko Parkea osatzen du. UNESCOk biosfera erreserba izendatuta dago.[5]