Lankide:June.Iza.Atxutegi/Boletus
From Wikipedia, the free encyclopedia
Boletus onddo basidiomikotoen genero bat da zeinak 300 espezie barneratzen dituen gaur egun. Genero hau Boletaceae familian kokatzen da, Boletales ordenaren barruan eta Agaricomycetes klasean. Boletaceae familiako genero tipoa da. Familia honetako onddoak pileo eta estipedunak dira eta himenoforoa poroduna izaten da gehienetan. Gainera himenoforoa erraz banatzen da pileotik[1]. Ekologiari dagokiola ektomikorrizikoak dira [2] eta mundu osoan zehar agertzen dira [3].
Euskal Herrian perretxikotarako afizio handia dago eta Boletus generoko onddoak oso apreziatuak izaten dira sukaldaritzan. Besteak beste onddo beltza Boletus aereus, onddo zuria Boletus edulis eta onddo kaskabeltza Boletus pinophilus dira jasotzen diren espezie ugarienetarikoak.