Lankide:Maaitee09
From Wikipedia, the free encyclopedia
Psilozibina 200 perretxiko-espeziek baino gehiagok ekoizten duten profarmako psikodelikoa da. Hortaz, jatorri naturaletik lortzen den alkaloidea da eta C12H17N2O4P formula molekularra du. Europan, Hego Amerikan, Mexikon eta Estatu Batuetan hazten dira batez ere psilozibina ekoizten duten perretxikoak. Psilozibina hau gure gorputzean sartu eta berehala LSDak eta DMTak eragiten dituztenen antzeko alterazio mentalak eragiten ditu. Hala ere, kontrako erreakzioak izan ditzake, haien artean antsietatea, izu-erasoak, depresio-koadroak, gogo-aldarte aldaketak eta motibazio galera[1][2].
Psilozinina duten onddo batzuk aisialdian erabiltzen dira, baita AEBetako medikuntza tradizionaleko erritualetan ere, elementu enteogeno espezietakoek gisa. Psilozina 200 onddo-espezie inguruk ekoizten dute berez, Psilocybe generokoak barne, besteak beste P. cubensis, P. semilanceata eta P. cyanescens, eta, gainera, argitaratu da dozena batetik isolatzea lortu dela. Onddo psilozibi esaten zaie talde modura aipatzen direnean. Nabarmentzekoa da adieraztea psilozibina legez kanpokoa dela mundu zabaleko herrialde askotan.