Luxazio
From Wikipedia, the free encyclopedia
Luxazio edo dislokazioa artikulazio baten ohiz kanpoko bereiztea da. Normalean bat-bateko trauma batek sortzen du. Semiologia medikuan, abartrosi edo abartikulazio deitzen diote.[1]
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Luxazioa | |
---|---|
| |
Deskribapena | |
Mota | kaltea displacement (en) |
Espezialitatea | Ortopedia |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | T14.3 |
GNS-9-MK | 830-848 |
GNS-10 | T14.3 |
GNS-9 | 830-848 |
MedlinePlus | 000014 |
eMedicine | 000014 |
MeSH | D004204D004204 |
Hortaz, luxazio bat giltzadura batean emandako bi atalen arteko bereizketa da. Lotailu bat gehiegi forzatzen denean gertatzen da, konektatuak dauden bi hezurren ertzak banatzea eragiten duena. Lotailuak hezurren eta kartilagoen arteko ehun fibrotsuzko loturak dira. Gainera, lotailuek ere hezurrak artikulazioetan lotzeko funtzioa bete dezakete.
Besteak beste, erorketak, behartutako luzaketak, inpaktu edo kontusio bortitzak gertatzeak, luxazioa gertatzeko arriskua areagotzen dute. Luxazioak totala edo partziala izan dezake, azken kasu honetan subluxazio[2] izanik. Luxazioek lotailu, zurda, muskulu eta tokiko nerbioei kalte egin diezaiokete. Lesio hauek giltzadura nagusi (sorbalda, belauna) edo garrantzi gutxiagokoenetan (hatzak eta behatzak) suerta daitezke. Luxaziorik ohikoena sorbaldakoa da.
Patologia honen aurkako tratamendua erredukzio itxiz egin ohi da; hau da, espezialista baten eskutik burututako teknikaren bitartez, hezurrak bere ohiko posiziora buelta daitezen. Ez da gomendatzen nonork teknika hau praktikatzea, luxazio ondoko ehun bigun nahiz odol hodi edota nerbioetan lesioak eragin ditzakeelako.