Magenta
From Wikipedia, the free encyclopedia
Magenta argi gorriaren eta urdinaren arteko nahasketa kolorea da. Horregatik ez da espektro kolore bat, ezin baita uhin-luzera bakarreko argi batekin sortu. Hala ere, kolore gurpileko kolore hutsa da, morearen eta arrosaren artekoa. Fuksiaren antz handia du.
- Artikulu hau koloreari buruzkoa da; Italiako udalerriari gaitzat duena beste hau da: «Magenta (Italia)»
Informazio gehiago Kolore koordenatuak, Hamaseitarra ...
Kolore koordenatuak | ||
---|---|---|
Hamaseitarra | #FF00FF | |
RGB | (r, g, b) | (255, 0, 255) |
CMYKN | (c, m, y, k) | (29, 64, 0, 0) |
HSV | (h, s, v) | (300°, 100%, 100%) |
Itxi
Informazio gehiago Kolore koordenatuak, Hamaseitarra ...
Kolore koordenatuak | ||
---|---|---|
Hamaseitarra | #DB0073 | |
RGB | (r, g, b) | (219, 0, 115) |
CMYKN | (c, m, y, k) | (0, 100, 0, 0) |
HSV | (h, s, v) | (328°, 100%, 86%) |
Itxi
Magenta izena jarri zioten 1859an anilinan oinarritutako tindagaia aurkitu zutenean. Hasiera batean, François-Emmanuel Vergui kimikariak fuchsina izena jarri zion, baina italiar-frantziar armadak Magentako guduan izandako garaipena ospatzeko izena aldatu zioten, Italiako herri horren izena jarriz[1].