Maitasun forma kontrahegemonikoak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Maitasun forma kontrahegemonikoak maitasun erromantikoak inposatzen duen mundu ikuskera desartikulatzeko eta eraldatzeko helburua duten harreman ez monogamikoak dira [1]. Hortaz, maitasunaren dimentsio askatzailean ardazten diren harreman formez arituko ginateke. Izan ere, Coral Herrera idazle feministak esaten duenez, maitasun erromantikoa mendebaldeko gizarte kapitalista eta patriarkalaren ordena soziala mantentzeko tresna gisa ageri zaigu.[2]
Botere harreman horiei aurre egiteko mendebaldetik egikaritu diren maitasun forma kontrahegemoniko desberdinak jorratuko ditugu artikulu honetan. Ikuspuntu ezberdinetatik plazaratu diren arren, eta testuinguru zehatzei erantzuten badiete ere, guztiek dute amankomunean harreman ez monogamikoen printzipioa. Monogamia ulertuta erromantizaziorako, konpromiso sexualerako, bikotekideen esklusibotasunerako eta ugalketarako sistema eta pentsamendu bezala [1].
Harreman ez monogamikoak abiapuntutzat hartuta, beraz, burkide maitasuna, polimaitasuna, sare afektiboak eta anarkia erlazioanal aurkitzen ditugu maitasun harreman kontrahegemoniko gisa. Lehenengoa sobietar iraultzaren testuinguruan garatu bazen ere, azkenengo hirurak 60-70eko hamarkadan gauzatu zen iraultza sexualetik datoz.