Marokoko historia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Marokoko historia hainbat milurtekoz luzatzen da, Jebel Irhoud eta Taforalt kultura historiaurrekoei jarraituz. Mauritania eta antzinaroko beste erreinu Berbereen ezarpenetik hasten da, Idrisid dinastiaren Marokoko estatuaren ezarpenarekin[1] jarraitzen du eta hainbat aro kolonial eta independente biltzen ditu.
Froga arkeologikoek erakusten dute zonaldean hominidoak bizi izan zirela duela gutxienez 400.000 urte[2]. Marokoko historia idatzia Marokoko kostaldearen feniziar kolonizazioarekin hasten da, K.a VII eta VI. mendeen artean. Hala ere, hori baino 2.000 urte inguru lehenagotik berbereak zeuden zonaldean bizitzen. K. a. V. mendean Kartagoko estatu-hiriak bere hegemonia Ipar Afrikako kostaldeko inguruetaraino zabaldu zuen.[3] K. a. III.mendera arte jarraitu zuten han barrualdea monarka indigenen agintepean zegoelarik.[3] Monarka berbere indigenek agindu zuten Mauritanian K. a. III. mendetik 40. urtera arte, Erromatar Inperiora anexionatu zenean. V. mendearen erdialdean Bandaloek erasoa izan zen, Bizantziar Inperioak VI. mendean berreskuratu aurretik.
Musulmanek lurraldea konkistatu zuten VIII. mendearen hasieran, baina Omeiatar Kalifa-herritik banatu zen 740. urteko Matxinada Berberearen ostean. Mende erdi ondoren, Idrisid Dinastiak[4][1] Marokoko estatua ezarri zuen. Almorabideen eta Almohade dinastiaren pean, Marokok Magreb eta Al-Andalus kontrolatu zituen. Sadiek 1549tik 1659ra herrialdean agindu zuten. 1667tik aurrera Alauiek hartu zuten boterea, eta ordudanik Marokoko aginteko dinastia izan dira.[5][6]
1912an, Marokoko Lehen Krisiaren eta Agadirko krisiaren ostean, Fezeko Ituna sinatu zen, Maroko Frantziar eta Espainiar protektoratuetan banatuz. 1956ean, Frantziar agindupean 44 urtez egon ondoren, Marokok independentzia eskuratu zuen Frantziatik, eta handik gutxira Espainiaren kontrolpean zeuden lurralde gehienek ere independentzia berreskuratu zuten.