Martin Luther King
giza eskubideen aldeko ekintzaile bakezalea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Martin Luther King, Jr. (Michael King Jr.; 1929ko urtarrilaren 15a - 1968ko apirilaren 4a) Estatu Batuetako ministro kristaua eta aktibista izan zen. 1955etik 1968an erail zuten arte, Eskubide Zibilen Mugimenduko bozeramaile eta buru agerikoena bilakatu zen. King ezaguna da eskubide zibilak indarkeriarik gabe eta desobedientzia zibilaren bidez aurrera ateratzen saiatu zelako, bere kristau sinesmenean eta Mahatma Gandhiren indarkeriarik gabeko aktibismoan inspiratuta.
Martin Luther King | |
---|---|
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Michael King Jr. |
Jaiotza | Atlanta, 1929ko urtarrilaren 15a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Heriotza | Memphis, 1968ko apirilaren 4a (39 urte) |
Hobiratze lekua | Martin Luther King Jr. National Historical Park (en) |
Heriotza modua | giza hilketa: bala zauria |
Hiltzailea | James Earl Ray |
Familia | |
Aita | Martin Luther King Sr. |
Ama | Alberta Williams King |
Ezkontidea(k) | Coretta Scott King (1953ko ekainaren 18a - 1968ko apirilaren 4a) |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Candler School of Theology (en) Boston University School of Theology (en) David T. Howard High School (en) Washington High School (en) Morehouse College (en) (1944 - 1948) Artean graduatu : soziologia Crozer Theological Seminary (en) (1948 - 1951) Bachelor of Divinity (en) Bostongo Unibertsitatea (1951 - 1955eko ekainaren 5a) Doktoretza : systematic theology (en) |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Tesi zuzendaria | Lotan Harold DeWolf (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskubide zibilen aldeko ekintzailea, teologoa, predikaria, ministroa, idazlea, artzaina, bakezalea, gizaldeko ekintzailea, giza eskubideen aldeko ekintzailea, bakearen aldeko aktibista eta politikaria |
Altuera | 168,9 zentimetro |
Enplegatzailea(k) | Dexter Avenue Baptist Church (en) Ebenezer Baptist Church (en) Free University of Amsterdam (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Reinhold Niebuhr, Howard Thurman (en) , Walter Rauschenbusch (en) , Henry David Thoreau eta Mohandas Karamchand Gandhi |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Southern Christian Leadership Conference (en) Alpha Phi Alpha (en) Progressive National Baptist Convention (en) |
Mugimendua | Eskubide zibilen mugimendua Indarkeria eza labor movement in the United States (en) Afroamerikarren eskubide zibilen aldeko mugimendua |
Santutegia | |
Martin Luther King Jr. Day (en) | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Baptismoa |
thekingcenter.org | |
| |
King 1955eko Montgomeryko autobusen aurkako boikotaren buruzagia izan zen, eta geroago Hegoaldeko Kristau Buruzagitzako Konferentziako (Southern Christian Leadership Conference, SCLC) lehen presidente bihurtu zen. Georgia estatuko Albany hirian segregazioaren aurkako 1962ko borroka antzuaren buru izan zen, eta 1963ko indarkeriarik gabeko protestak antolatzen lagundu zuen Birminghamen, Alabaman. 1963ko Washingtonerako martxa antolatzen lagundu zuen, eta bertan "Amets bat dut” (I Have a Dream) hitzaldi ospetsua eskaini zuen Lincoln Memorialaren eskailera-mailan.
1964ko urriaren 14an, Kingek Bakearen Nobel Saria irabazi zuen arrazakeriaren desberdintasunaren aurka indarkeriarik gabeko erresistentziaz borrokatzeagatik. 1965ean Selmatik Montgomeryrako martxak antolatzen lagundu zuen. Azken urteetan, bere ikuspegia zabaldu egin zuen pobreziari, kapitalismoari eta Vietnamgo gerrari oposizioa barnean hartuz. FBIko zuzendari J. Edgar Hooverrek erradikaltzat hartu zuen, eta 1963tik aurrera FBIko kontra-inteligentziako susmagarri bihurtu zuen. FBI agenteek haren harreman komunista posibleak ikertu zituzten, ezkontzaz kanpoko loturak grabatu, eta guztia gobernuko funtzionarioei jakinarazi zieten. 1964an, Kingi eskutitz anonimo mehatxatzaile bat bidali zioten, eta bere buruaz beste egin zezan helburuarekin bidalia zela interpretatu zuen.[1]
Hil baino lehen, Kingek Washington D.C.ko okupazio nazionala planifikatu zuen, Pobreen Kanpaina deitzeko asmotan, apirilean Memphisen, Tennessee, erail zutenean. Heriotzaren ondoren matxinadak izan ziren AEBetako hiri askotan. Hainbatek diote James Earl Rayk, King hiltzeagatik kondenatutako gizonak alegia, gobernuko agenteekin hitzartuta zuela ekintza, eta susmo horrek tiroketa ondorengo hamarkadetan iraun zuen.
Kingi Askatasunaren Domina Presidentziala eta Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuko Urrezko Domina eman zitzaizkion hilondoan. 1971tik aurrera, Martin Luther King Jr. eguna Estatu Batuetako opor gisa ezarri zen hiri eta Estatu askotan. Opor egunari maila federalean eman zion Ronald Reagan presidenteak 1986an, sinatutako legeriaren arabera. AEBetako ehunka kale izendatu zituzten haren ohoretan, eta Washingtongo konderri bati bere izena eskaini zioten. 2011n, Washington DCko Zumardi Nazionalean Luther King Jr. Memorial eraiki zuten.
Azken urteotan aktibistak ahaleginak egin dituzte Martin Luther King Jr. Egunean Kingen ondare erradikala berreskuratzeko.[2]