Maui
From Wikipedia, the free encyclopedia
Maui (ingelesez ˈmaʊ.i eta hawaieraz ˈmɐwwi ahoskatua)[1] AEBetako Hawaii estatuan dagoen uharte bat da. Administratiboki Maui konderrian dago, eta geografikoki Hawaii uharteetan. Lanai, Kahoolawe eta Molokai uharteen alboan dago.
Datu azkarrak Geografia, Uhartedia ...
Maui | |
---|---|
Geografia | |
Uhartedia | Hawaii uharteak |
Azalera | 1.883 km² |
Punturik garaiena | Haleakalā |
Politika | |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Hawaii |
Hiri populatuena | Kahului |
Hiri populatuenaren biztanleria | 43.263 |
Gizartea | |
Biztanleria | 154.834 |
Dentsitatea | 62,5 bizt./km² |
Itxi
1880 km² azalera du eta 2015eko erroldaren arabera 154.834 biztanle zituen. Biztanleriari dagokionez, hhartediko hirugarren uharterik populatuena da, Hawaii eta Oahu uharteen ondoren. Udalerri nagusienak Kahului, Wailuku, Lahaina eta Kihei dira, eta uharteko punturik garaiena berriz, Haleakalā sumendia.