McMurdoko Haran Lehorrak
From Wikipedia, the free encyclopedia
McMurdoko Haran Lehorrak edo, besterik gabe, Haran Lehorrak, McMurdo itsasartearen inguruan dauden haranen multzoa dira, Viktoriako lurraldean, Antartikan.[1] Antartikan izotz edo elurrik gabe dagoen eskualderik zabalena dira. Eskualdeak oso ezaugarri geologiko interesgarriak ditu, hala nola Vida lakua eta Onyx ibaia, Antartikako ibairik luzeena. Gainera, munduko basamortu lehorrenetako bat da.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Mota ...
McMurdoko Haran Lehorrak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | Antarctic oasis (en) eta haran |
Eponimoa | McMurdo itsasartea Archibald McMurdo (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 77°28′S 162°31′E |
Condominium | Itun Antartikoko eskualde |
Itxi
2004. urtean, Haran Lehorretako zati bat babestutako ingurumen-eremu gisa izendatu zuten[2] Estatu Batuen eta Zeelanda Berriaren arteko itun batez, estatu hauen base antartikoak ingurunetik gertu daudenez. McMurdo Dry Valleys izendatzen dute ingurua ingelesez estatu horiek.