Merkurio (mitologia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Merkurio[1], latinez Mercurius, mitologia erromatarreko merkataritzaren jainkoa zen, Jupiter eta Bona Dearen semea. Merkurio izena merx (merkantzia) hitzetik dator. Dirudienez, Turms jainko etruriarrarekin lotura bat dauka, baina mitologia eta ezaugarri gehienak Hermes jainko analogo grekotik jasoak dauzka.
- Artikulu hau Merkurio jainkoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Merkurio».
Datu azkarrak Ezaugarriak, Sexua ...
Merkurio (mitologia) | |
---|---|
Antzinako Erromako erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Ikonografia | sugea eta kaduzeoa |
Baliokideak | Hermes eta Abianus (en) |
Familia | |
Aita | Jupiter |
Bikotekidea(k) | Larunda (en) eta Rosmerta (en) |
Seme-alabak | Evandro eta Kupido |
Itxi
Zientzia-eremutan, Merkuriok hainbat gauzen izenak ezarri ditu; hala nola, Merkurio planeta, merkurio elementu kimikoa.